lunes, 19 de mayo de 2014

Azken entrega: etxebizitza ondarretan.

Gaurko honetan eta azkenengo aldiz, kurtsoko azken proiektua uzten dizuet. Horain harte egindako proiektu osoena, konpletuena. Horaingo honetan etxebizitza bat diseinatu behar genuen, Ondarretako pasealekuko partzela batean kokatuta. Horretarako, nahi genituen influentziak erabili ahal genituen, geure gustuko diseinua erabakitzeko, kontuan hartuta ez zuela beste etxeengan asko destakatu behar. Gainera, kontuan hartu beharrekoak ziren hainbat faktore, haietako bat intimitatea, jende ugari pasatzen den lekua bat da, aurrean hondartza eta parkea baitituelako. Beste faktoreetako bat meterologia zen, ipar haizeak gogor jotzen duenez. Hori kontuan hartuta, nire diseinua eraikitzen hasi nintzen. SkechtUp programaren eta hainbat influentzien laguntzarekin, lortu nuen nire behin behieko diseinua. Hona hemen programarekin gordetako 3D irudi bat eta 3 altxaera:







Behin gustuko nuela eta irakasleek emandako horriko neurriak betetzen zituela baieztatutakoan, barruko planteamenduarekin hasi nintzen. Nahiko zaila izan zen gustiak ondo enkajatzea, baina azkenean lortu nuen. Hona hemen oin batzuk barruko banaketarekin. Bertan ikusten dira garagea 2 autoentzat eta beste aldean, etxeari pegatuta baina aldi berean independizatuta, 50 metro karratuko estudioa, aldi berean terraza bat sortzen duena. Horren gaiz, ikus daitekeen bezala beheko pisuan aurki ditzazkegu sukaldea eta egongela-jangela eta aldi berean goiko pisuan 2 komun eta 3 logela, baita terrazarako sarrera.



Ebaketa batzuk uzten dizkizuet etxearen planteamendua hobeto ulertzeko:




 Azkenik, hona hemen kokapen plano bi eta ideograma/piktograma, baita lan maketa ere. Espero dut proiektua gustatu izana!
P.D: ez dakit zergatik ateratzen zaizkiten argazkiak alderantziz.









martes, 15 de abril de 2014

2 arkitekto --> 2 eraikin

Ariketa honetan gure etxerako inspirazio iturri izango diren bi etxebizitza aukeratu eta aztertu beharko ditugu. 

Schröder House - Rietveld

Eraikin hau aukeratu dut bereziki duen pribazitasunagatik. Horretaz aparte, fatxada ere gustuko dut, erabiltzen dituen koloreengatik eta horizontaltasuna eta bertikaltasuna nahasteko duen joeragatik. 











Kufmann -  Richard Neutra

Eraikin hau gustatu zait bereziki pribazitasuna antolatzeko duen moduarekin, ezin hobeto banatzen baititu espazioak. Pribazitasun hori lortzeko hormak erabiltzen ditu, baina, aldi berean, kristaleraren erabileraz espazio irekiak sortzen ditu. Gainera, eraikinak duen altuera baxuak horizontaltasun maila bat ematen dio.












martes, 18 de marzo de 2014

Taller bateratua

Taller bateratuarekin asi gera, eta horaingo honetan imanolena etxea aztertu behar genuen. Gainera Schindler etxearekin konparatu. Horretarako, dinA2 batean bi planoak jarri eta kalko orrietan planoen gainean hainbat ariketa egin: barne planteamendua, sistemak eta ibilbidea. Horrez gain, imanolena etxearen gure proposamen bat egin behar genuen. Taldean lanean aritu ondoren, hau da lortu dugun emaitza:











sábado, 1 de marzo de 2014

Etxe pasiegoa

Kaixo. Horaingo honetan, etxe pasiego baten berrikuntza bat egin behar genuen. Horretarako, Kantabrian dauden vallaretako etxe pasiego bat aukeratu eta berraldatzea proposatu ziguten, baina bere esentzia galdu gabe. Gainera, hainbat betebehar ezarri zizkiguten; ala nola: tabike ahalik eta gutxien erabiltzea eta gauzak pareten ixkinetan ez ipintzea, hau da, ahal genuen gehien zentralizatzea.

Neure proiektuak, aukeratutako etxea ez dut kanpotik ia ezer aldatu, ez bainuen daukaten esentzia galtzea nahi. Barrutik, ordea, bai. Lehendabizi, beheko pisuan logela eta komuna jarri ditut, eta goikoan egongela eta sukaldea. Hori erabakitzeko ondorioetako bat altuera izan da, beheko pisuak 2metroko altuera bajarrik bait du eta oso baxua izango litzateke denbora gehien igarotzen diren guneak bertan ipintzea. Goiko pisua handiagoa denez, bertan ezarri ditut sukaldea eta egongela, denbora gehien igarotzeko gune bezala.
Gainera, ez dut telebistarik ezarri, oporrak familia edo lagunen hartean igarotzeko baitira jaja.
Beheko pisuko oheak 2 dira, bat txikia (aurrarentzat) eta bestea bikoitza (gurasoentzat) 3 pertsonentzako bezalako remodelazioa egiteko agindu baitziguten.

Bi pisuak eskilara batez lotu ditut, berez etxeak bi pisuak bananduta baitzituen, eta gora igotzeko aukera bajarra kanpokaldetik baitzen .Goian ezkerretara sukaldea dago, eta eskubitara egongela, sukaldearekin lotuta tabikerik gabe,  2 sofek tximinia inguratuz. Hemen dituzue agindu zikiguten bi axonometria, bata kanpokaldekoa eta beste barrukaldekoa.




Hona hemen maketa ere, proiektua hobeto ulertzeko.




Hau izan da berreikitzea erabaki dudan etxe pasiegoaren argazkia



Eta, amaitzeko, hona hemen link bat etxe pasiegoen historia kontatzen dueana:

http://www.casaspasiegas.com/la_cabana_pasiega.html

martes, 11 de febrero de 2014

Izozkitegia Ondarretan

Horaingo honetan proiektu honen azken entrega aurkeztera nator. Aurreko astean zuzenketak egin ondoren, nire proiektuan gaizki nituen gauza batzuk aldatu eta moldeatzen sahiatu naiz. Gainera, 1:30 eskalan egindako plano eta maketa dauzkagu.
Proiektuan nuen akatsetako bat trantsizio falta zen paseotik hondartzara. Hori konpontzeko, bi komunen erdian pasabide bat egin dut, baita kristalak tintatu ere, paseoko eta hondartzako zatiak ondo bereizteko.
Hau da nire maketaren amaierako itxura. Ikusko duzuenez, Mies Van Der Rohe-ren eraikininen oso antzekoa da, hortan influentziatu naizelako. Bereziki, ingrabitatea lortzeko, marearen ondorioz olatu eta ondarren aldaketan sahiesteko.






Oin plano bat, bi altxaera eta kokapen planoak ere egin ditut, proiektua xehetasun handiagos ikusi ahal izateko: